XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) baldintza hoiek islatzen dituzte.
Baldintza hauek bai ekintzen klasifikapena bai hauen identifikapena posibilitatzen dituzte.
(2) Asmoak errepresenta daitezke.
(Dakigunez, asmoak ezin dira isolaturik definitu, helburu, nahi, uste, etabarren sare baten arabera bereiz daitezkeelako).
Sare osoa zehazturik ez badago ere, asmo eta usteen arteko harreman oinarrizkoenak formalki definiturik daude (
(3) Prozesu inferentzialak errepresentazio hoien manipulazioak dira.
Hau da, ekintza baten asmoa identifikaturik asmo horretatik usteak, desioak, etab., inferi daitezke, guztia, noski, testuinguru zehatz batean emanik.
Ikuspegi formal batetik, errepresentazioaren unitatea proposamena da.
Proposamenak semantikoki osoak diren (egiazko ala faltsu izan daitezkeen) egitura logikoak dira eta, aldi berean, uste, nahi, asmo, desio, etabarren objektuak.
Horrela, proposamenek mundua errepresentatzeko aukera emateaz gain, mundu horrekiko ajenteek dituzten jarrerak errepresentatzeko bidea eskaintzen dute.
.
Informazioa edukin proposizionalarekin identifika daiteke eta bi kategorietan banatu.
Alde batetik, komunikazio ekintza batean jasotzen den informazioa, berria deituko duguna; eta bestetik, ajenteak aldez aurretik zuena.
Bi informazio tipo hauen bitartez testuinguruarekiko inferentzia defini daiteke non eredu inferentzialaren oinarrizko ezaugarriak mugatzen diren.
Ajenteak Q proposamena B proposamenen multzotik T testuinguru batean inferitzen du baldin eta bakarrik baldin
non B informazio berria den, T ajentearen aldez aurreko informazioa eta Q inferitzen dena. (i) B eta T-ren bilduratik Q inferitzen badu;
(ii) Q, ezin da B multzotik inferitu, eta